Klasean denok batera zenbait ariketa egin ondoren norberak berea sortu behar zuen, gero beste batek egin zezan. Post honetan nik egindako ariketa azalduko dut.
Azken hilabetean arduino erabili dugu, eta, amaitzeko, ariketa bat asmatu behar genuen.
Nire ariketa
Ariketa nahiko sinplea da eta egiteko erraza. "If-if/else" bat eta "repeat" bat erabili behar genuen gutxienez. Hau da ariketaren funtzionamendua:
12. sakagailua sakatuz gero, bi bider hau errepikatuko da (tartean 1 segundo): LED gorria eta soinua piztuko dira eta 3 segundotan amatatuko dira.
8. sakagailua sakatuz gero LED horia 5 segundo piztuta egongo da eta gero amatatuko da.
7. sakagailua sakatuz gero LED berdea 5 segundo piztuta egongo da eta gero amatatu.
4. sakagailua sakatuz gero LED zuria 5 segundotan piztuta egongo da eta gero amatatu.
Azken asteetan ikasleok zenbait aurkezpen egin ditugu, bakoitzak nahi zuena aukeratuz, eta klasearen aurrean azaldu du. Post honetan nik klasean aurkeztutako lana sakonago azalduko dut. Erretzeak dituen kalteei buruz hitz egin nuen.
Hasteko, gai hau hautatzeko arrazoi nagusi bat nuen: gazteon artean tabako kontsumoaasko handitu dela. Horregatik uste nuen nire aurkezpena nahiko interesgarria irudituko zitzaiela ikasleei. Gainera parte hartzeko aukera ematen banuen, haien arreta askoz handiagoa izango litzateke.
Nire aurkezpena egiterakoan ikusi genuen bideoko ( "La mejor presentación del mundo") aholkuetatik gehien kontutakoak hauek izan ziren:
Testu gutxi eta argazki asko jartzea aurkezpenean.
Ikaskideek parte har zezaten galdera batzuk egitea aurkezterakoan.
Tonu aproposaz hitz egitea.
Jendearen gustukoa edo interesekoa den gai bat azaltzea.
Aurkezpena hiru zatitan banatu nuen. Lehenengo, gaur egungo egoera zein den azaldu nuen hainbat datu objektiboekin (zenbat pertsonek erretzen duten mundu osoan, zenbat zigarro erretzen dituzten, haien kostua...). Bigarrenik, zigarroen filtroei, filtro ekologikoei eta zigarroa osatzen duten substantziei buruz hitz egin nuen. Azkenik, erretzeak sor ditzaken gaixotasun batzuk aipatu nituen.
Nire ustez, nahiko ondo aurkeztu nuen nire lana eta ez nuen jendearen arreta galdu. Hona hemen nire aurkezpena:
Klasean lanbideei buruzko bideo bat ikusi ondoren, hausnarketabat egingo dut. Bertan bideoan ikusitakoarekin ados nagoen edo ez idatziko dut eta nire iritzia emango dut. Azkenik, ondorioakzeintzuk diren azalduko dut.
Hasteko, Sergio Fernandezek esaten duenarekin nahiko ados nagoela esan behar dut. Oso ondo azaltzen du gaur egun lanaren inguruan nolako egoera daukagun. Gainera, bideo honek asko lagun gaitzake gazteoi; izan ere, askotan ikasketetan barneratu eta atera beharreko emaitzetan soilik pentsatzen baitugu. Honela, bideoak benetan zer nahi dugun pentsatzera eraman nahi gaitu.
Sergiok gure zoriontasuna bila dezagun esaten du. Nire ustez, zoriontasunaren bila egotea aproposena da, baina beti ezin daiteke horrela bizi. Hau da, zoriontasunaz aparte, benetan komeni zaiguna bilatu beharra dugu batzuetan. Horrek ez du esan nahi gure ametsak alde batera utzi behar dugunik, baina errealista izan behar da. Bestalde, bideoko ideia asko nabarmenduko nituzke. Adibidez, Sergiok jubilazioari buruz hitz egiten duenean arrazoia duela uste dut, gustuko dugun lan batean jarduten dugunean ez baitugu jublilazioan pentsatzen.
Gaur egun arazo bat dugu. Lanpostu gutxi daudenez, eta gero eta gizarte profesionalizatuago bat dugunez, zaila dugu baikor izatea. Ez dugu gure ideiak bideratzeko prozesurik eratzen, ezta ondo bideratuko ditugula pentsatzen.
Laburtzeko, nik uste dut bideo hau pentsatzen duguna zerbait alda dadin balio du, eta ideia interesgarriak duten pertsonei motibatzeko aldi berean.
Bideotik atera ahal ditudan ondorioak hauek dira:
Gaur egun jende osoaren ehuneko oso txiki batek soilik egiten duela lan gustuko duen lanbide batean. Hori aldatu beharko litzatekeela uste dut.
Lanbide bat hautatzerakoan kontutan hartu beharreko gauzak hauek dira: zoriontasunera bideratuko gaituen ala ez aztertzea, eta lanbide horrek etorkizunean arrakasta izateko dituen aukerak.
Zerbait lortu nahi dugunean, esfortzu handia egingo dugula nahi dugun hori lortzeko.
Bizikletei buruzko azterketa estatistiko bat egin dut eta nire IKTko klaseko partaideak hartu ditut populazio gisa.
Nire bizikleta. Amamaren herrian ateratako argazkia.
Nire ustez, gehienek bizikleta bi edo gehiago edukiko dituzte. Horregatik, hipotesi hori baieztatuko ote den jakiteko, galdera hau egin diet: zenbat bizikleta ditu guztira zure familiak?
Maiztasun taulan aurreko galderaren erantzuna agertzen da. Hiru zutabe erabili ditut:
Lehenengoan, bizikleta kopuru bat (0-8) zenbat pertsonek duten aztertu dut. Adibidez, 4 bizikleta dituzten 3 pertsona daude klasean.
Bigarrenean, bizikleten kopurua kalkulatu dut balio bakoitzeko. Adibidez, 3 bizikleta 7 pertsonek dituzte, beraz, biderketa egiten badugu, guztira 21 bizikleta daude 7 pertsonen artean.
Hirugarrenean, bizikleta kopuruaren ehunekoa kalkulatu dut. Hurrengo irudian ikus dezakegu klaseko %7,69ak bizikleta bakarra dutela, edo %26,92ak 2 bizikleta dituztela.
Inkesta honen ondorioak nahiko argiak izan dira. Gainera, nik uste nuena bete da: klaseko gehienok 2 bizikleta baino gehiago ditugu. Gaur egun, ia gehienok bizikleta bat erosteko aukera dugu. Hortaz aparte, garraiatzeko modu egokienetariko bat da. Horregatik, familia gehienak bizikletak izaten dituzte haien etxeetan.
Post hau komikiei buruz izango da. Ikertutako tresna batzuk aipatuko ditut eta nire gustokoena zein den esango dut.
Ikertu ditudan tresna batzuk:
MakeBeliefsComix: Tresna hau nahiko ona da. Hizkuntza asko ditu aukeratzeko eta erabiltzeko oso erraza da,umeek erabil dezaten eginda dagoelako. Ez zaizkit asko gustatu orrialde honek dituen irudiak eta diseinua ososinpleakbaitira.
Toondoo: Web orrialde hau komikiak edotaanimazioakegiteko balio du. Ez zait gustatu ez duelako hizkuntza askoren artean hautatzeko aukerarik.
Pixton: Tresna hau oso ona da. Erabiltzeko erraza da eta oso trebea ez bazara txantiloiarekin egin dezakezu zure komikia. Orrialde honetan pertsonaiak eta paisaiak eratzeko aukera duzu. Hizkuntza askoren artean aukera dezakezu ere bai. Sare sozial baten modukoa dela esan dezaket.
Nik Pixton aukeratu dut nire ustez tresna guztien artean erabiltzeko errezenadelako eta aldi berean aukera askodituelako. Gainera, partekatzeko hainbat aukera dituelako.
Hautatutako gaia bizikletak izan dira nire bloga haiei buruz delako eta nik egindako komikia bizikleta bateniragarkibat da. Hona hemen nire komikia:
Post honetan buru mapei buruz hitz egingo dut. Buru mapak egiteko tresna batzuk erabiliko ditut eta haien abantailak eta eragozpenak aipatuko ditut.
Buru-mapak ideiak, teoriak, kontzeptuak edo jarduerak azaltzeko eta argi izateko egiten ditugun diagramak dira. Ikasketetarako edo lanerako erabilgarriak diren tresnak dira informazioa antolatzeko modu egokienetako bat direlako. Hona hemen adibide bat:
Ikertu ditudan tresnak hauek dira: MindNode, XMind eta GoConqr. Hiru hauen abantailak eta eragozpenak zeintzuk diren azalduko ditut.
MindNode: Tresna hau Mac Os sistema eragilearentzako eginda dago (beste sistema eragile bat erabiltzen dutenek ezin dute erabili) eta erabiltzeko, ordaindu beharra daukagu. Tresna honek iPad eta iPod erabiltzaileentzat bertsio bat du, deskargatu beharrekoa.
XMind: Tresna honek abantaila handiak ditu enpresa bat dutenentzat, haientzako ordaindu beharreko bertsio berezi bat baitu tresna honek. Aurrekoarekin alderatuz, edozein sistema eragilearekin erabili daiteke. Beste abantaila garrantzitsu bat hizkuntza askoren artean zuk nahi duzuna aukera dezakezula da.
GoConqr: Nire buru mapa egiteko aukeratu dudan tresna da. Hainbat hizkuntzen artean zuk nahi duzuna aukera ahal duzu, aurrekoaren moduan. Preziren antzekoa da eta beste pertsona batzuekin lanak egiteko taldeak egiteko aukera dauka.
Nik GoConqr tresna aukeratu dut, alde batetik, erabiltzeko oso tresna erreza delako, eta bestetik, sare sozial baten bezalakoa delako. Lagunekin edo beste pertsonekin lanak partekatu ahal dira adibidez. Hona hemen nik egindako buru mapa:
Euskal Herriko eta Iberiar penintsulan surf egiteko lekurik hoberenak
Munduko olatu handienak dituzten lekuak.
Munduko surfari hoberenen nazionalitatea.
Munduko txapelketak egiten diren lekuak.
Zein lekutara joango nintzen surf egitera nik?
Azkenean, bostgarren puntua aukeratu dut, nagusiagoa naizenean mundu osoan surf egitea gustatuko litzaidakelako, eta mapa bat egiteko leku asko aurkitu ahal ditudalako. Hona emen egindako ibilbidea: