domingo, 17 de abril de 2016

Aurkezpena - Erretzearen kalteak

Azken asteetan ikasleok zenbait aurkezpen egin ditugu, bakoitzak nahi zuena aukeratuz, eta klasearen aurrean azaldu du. Post honetan nik klasean aurkeztutako lana sakonago azalduko dut. Erretzeak dituen kalteei buruz hitz egin nuen. 










Hasteko, gai hau hautatzeko arrazoi nagusi bat nuen: gazteon artean tabako kontsumoa asko handitu dela. Horregatik uste nuen nire aurkezpena nahiko interesgarria irudituko zitzaiela ikasleei. Gainera parte hartzeko aukera ematen banuen, haien arreta askoz handiagoa izango litzateke. 

Nire aurkezpena egiterakoan ikusi genuen bideoko ( "La mejor presentación del mundo") aholkuetatik gehien kontutakoak hauek izan ziren:
  • Testu gutxi eta argazki asko jartzea aurkezpenean.
  • Ikaskideek parte har zezaten galdera batzuk egitea aurkezterakoan. 
  • Tonu aproposaz hitz egitea.
  • Jendearen gustukoa edo interesekoa den gai bat azaltzea.
Aurkezpena hiru zatitan banatu nuen. Lehenengo, gaur egungo egoera zein den azaldu nuen hainbat datu objektiboekin (zenbat pertsonek erretzen duten mundu osoan, zenbat zigarro erretzen dituzten, haien kostua...). Bigarrenik, zigarroen filtroei, filtro ekologikoei eta zigarroa osatzen duten substantziei buruz hitz egin nuen. Azkenik, erretzeak sor ditzaken gaixotasun batzuk aipatu nituen.

Nire ustez, nahiko ondo aurkeztu nuen nire lana eta ez nuen jendearen arreta galdu. Hona hemen nire aurkezpena:

No hay comentarios:

Publicar un comentario