Bizikletei buruzko azterketa estatistiko bat egin dut eta nire IKTko klaseko partaideak hartu ditut populazio gisa.
Nire bizikleta. Amamaren herrian ateratako argazkia. |
Nire ustez, gehienek bizikleta bi edo gehiago edukiko dituzte. Horregatik, hipotesi hori baieztatuko ote den jakiteko, galdera hau egin diet: zenbat bizikleta ditu guztira zure familiak?
Maiztasun taulan aurreko galderaren erantzuna agertzen da. Hiru zutabe erabili ditut:
- Lehenengoan, bizikleta kopuru bat (0-8) zenbat pertsonek duten aztertu dut. Adibidez, 4 bizikleta dituzten 3 pertsona daude klasean.
- Bigarrenean, bizikleten kopurua kalkulatu dut balio bakoitzeko. Adibidez, 3 bizikleta 7 pertsonek dituzte, beraz, biderketa egiten badugu, guztira 21 bizikleta daude 7 pertsonen artean.
- Hirugarrenean, bizikleta kopuruaren ehunekoa kalkulatu dut. Hurrengo irudian ikus dezakegu klaseko %7,69ak bizikleta bakarra dutela, edo %26,92ak 2 bizikleta dituztela.
Bizikleta kopuruaren maiztasun taula. Nire inkestaren emaitzak. |
Inkesta honen ondorioak nahiko argiak izan dira. Gainera, nik uste nuena bete da: klaseko gehienok 2 bizikleta baino gehiago ditugu. Gaur egun, ia gehienok bizikleta bat erosteko aukera dugu. Hortaz aparte, garraiatzeko modu egokienetariko bat da. Horregatik, familia gehienak bizikletak izaten dituzte haien etxeetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario