miércoles, 11 de mayo de 2016

Arduinoko programa

Klasean denok batera zenbait ariketa egin ondoren norberak berea sortu behar zuen, gero beste batek egin zezan. Post honetan nik egindako ariketa azalduko dut.

 Azken hilabetean arduino erabili dugu, eta, amaitzeko, ariketa bat asmatu behar genuen.
Nire programa
Nire ariketa
Ariketa nahiko sinplea da eta egiteko erraza. "If-if/else" bat eta "repeat" bat erabili behar genuen gutxienez. Hau da ariketaren funtzionamendua:

  • 12. sakagailua sakatuz gero, bi bider hau errepikatuko da (tartean 1 segundo): LED gorria eta soinua piztuko dira eta 3 segundotan amatatuko dira.
  • 8. sakagailua sakatuz gero LED horia 5 segundo piztuta egongo da eta gero amatatuko da.
  • 7. sakagailua sakatuz gero LED berdea 5 segundo piztuta egongo da eta gero amatatu. 
  • 4. sakagailua sakatuz gero LED zuria 5 segundotan piztuta egongo da eta gero amatatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario