Klasean lanbideei buruzko bideo bat ikusi ondoren, hausnarketa bat egingo dut. Bertan bideoan ikusitakoarekin ados nagoen edo ez idatziko dut eta nire iritzia emango dut. Azkenik, ondorioak zeintzuk diren azalduko dut.
Hasteko, Sergio Fernandezek esaten duenarekin nahiko ados nagoela esan behar dut. Oso ondo azaltzen du gaur egun lanaren inguruan nolako egoera daukagun. Gainera, bideo honek asko lagun gaitzake gazteoi; izan ere, askotan ikasketetan barneratu eta atera beharreko emaitzetan soilik pentsatzen baitugu. Honela, bideoak benetan zer nahi dugun pentsatzera eraman nahi gaitu.
Sergiok gure zoriontasuna bila dezagun esaten du. Nire ustez, zoriontasunaren bila egotea aproposena da, baina beti ezin daiteke horrela bizi. Hau da, zoriontasunaz aparte, benetan komeni zaiguna bilatu beharra dugu batzuetan. Horrek ez du esan nahi gure ametsak alde batera utzi behar dugunik, baina errealista izan behar da. Bestalde, bideoko ideia asko nabarmenduko nituzke. Adibidez, Sergiok jubilazioari buruz hitz egiten duenean arrazoia duela uste dut, gustuko dugun lan batean jarduten dugunean ez baitugu jublilazioan pentsatzen.
Gaur egun arazo bat dugu. Lanpostu gutxi daudenez, eta gero eta gizarte profesionalizatuago bat dugunez, zaila dugu baikor izatea. Ez dugu gure ideiak bideratzeko prozesurik eratzen, ezta ondo bideratuko ditugula pentsatzen.
Laburtzeko, nik uste dut bideo hau pentsatzen duguna zerbait alda dadin balio du, eta ideia interesgarriak duten pertsonei motibatzeko aldi berean.
Bideotik atera ahal ditudan ondorioak hauek dira:
- Gaur egun jende osoaren ehuneko oso txiki batek soilik egiten duela lan gustuko duen lanbide batean. Hori aldatu beharko litzatekeela uste dut.
- Lanbide bat hautatzerakoan kontutan hartu beharreko gauzak hauek dira: zoriontasunera bideratuko gaituen ala ez aztertzea, eta lanbide horrek etorkizunean arrakasta izateko dituen aukerak.
- Zerbait lortu nahi dugunean, esfortzu handia egingo dugula nahi dugun hori lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario