Ni: Kaixo, Jamie gaur egungo surfari famatuenetariko bat zara eta ikusi dudanez, zure ospea YouTubetik dator. Azal diezadakezu nola izan daiteke hori?
- J.O.B.: Egun on Inazio. Egia esan, hasieran ospea surf txapelketetan lortu nuen eta geroago, YouTuben, "RedBull" katean ditugun bideoekin ospetsuagoa naiz.
Ni: Bigarrenik, nola lortu zenuen RedBullek zu babestea?
- J.O.B.: Denborarekin dena lor daiteke. Hasieran denbora pasa moduan hartzen duzun kirol baten modukoa zen surfa niretzat, baina, lehiaketa asko egin ondoren, surfa nire lana da. Lehiaketetan jende asko joaten da zu ikustera eta egiten duzuna gustatzen zaienean,gehiagotan etorriko direla esaten dizute. Hurrengo pausua telefono dei baten laburtzen da. Babesleak telefonoz deitu eta zurekin hitz egiten du.
Ni: Nolakoa da zure taldean duzuen erlazioa?
-J.O.B.: Egia esan, gure artean dugun erlazioa primerakoa da. Egun gehienak oso barregarriak dira eta taldeak asko laguntzek du. Horrela RedBullek asko laguntzen gaitu.
Ni: Nola ezagutu zenuen "Poopies", taldean duzun lagun mina?
-J.O.B.: Seanek (Poopies) etxe bat alokatu zidan Californian. Horren ondorioz lagun minak bihurtu ginen. "Poopies" ezagutu dudan pertsonarik zoroena da, dudarik gabe. Gaur egun lagunok hainbat gauza egiten dizkiogu berari, haserretzeko nahian, baina ezinezkoa da, egiten diogun guztia barregarria dela esaten baitu.
Ni: Zein da zuen funtzioa RedBullen Youtubeko katean?
-J.O.B.: Youtuben ditugun bideoak zerrenda baten antolatuta daude: "Who Is J.O.B?". Zerrenda horretan taldeak arrisku handiko ekintzak burutzen ditugu. Askotan lesionatzen gara, "Poopies" batez ere...(Barreak).
Ni: Nola laguntzen zaitue RedBullek?
-J.O.B.: Ez nago ziur, baina nik uste dut diru asko gastatzen dutela gurekin (barreak). Surfeko taulak haiek erosten dituzte, beste material guztia bezala. Hortaz aparte, etxe bat uzten digute taldeari eta soldata altu bat dugu.
Ni: Zein da izan duzuen abenturarik zoroena?
-J.O.B.: Jawsen izan genuena seguruenik. Jawsen olatuak oso handiak dira. 10 metrotako olatuak egoten dira. Hainbat alditan joan gara olatuen bila leku horretara eta askotan min handia hartzen dugu taulatik erortzerakoan. Oroimenean dut egun horietako baten Poopiesek esan zuela inoiz ez zuela beldur handiagorik sentitu.
Ni: Zergatik jarraitzen duzue inguru honetan hainbat lesio eta istripu ondoren?
-J.O.B.: Surfa bizimodu berezi bat da. Ezin dut beste ezerekin konparatu. Egia da hainbat alditan lesionaturik egon naizela, hala nola, iaz beso bat apurtu nuen eta denbora asko egon nintzen uretik kanpo, baina lesio bat igaro ondoren gogo handiagoarekin bueltatzen zara uretara. Hori da guri gertatzen zaiguna. Gainera, daramagun bizimoduarekin oso gustura gaude natura aprobetxatzeko modua delako.
Ni: Azken galdera. Zer gomendatuko zenieke gaur egungo surfariei?
-J.O.B.: Gomendatuko nieken gauza bakarra sufaz gozatzea izango litzateke. Askotan lehiaketak soilik dituzte buruan eta kirolarek esanahia ahazten dute. Gozatzea da gauzarik garrantzitsuena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario