miércoles, 16 de diciembre de 2015

Nire ibilbidea

  • Euskal Herriko eta Iberiar penintsulan surf egiteko lekurik hoberenak
  • Munduko olatu handienak dituzten lekuak.
  • Munduko surfari hoberenen nazionalitatea.
  • Munduko txapelketak egiten diren lekuak.
  • Zein lekutara joango nintzen surf egitera nik?
Azkenean, bostgarren puntua aukeratu dut, nagusiagoa naizenean mundu osoan surf egitea gustatuko litzaidakelako, eta mapa bat egiteko leku asko aurkitu ahal ditudalako. Hona emen egindako ibilbidea:

miércoles, 9 de diciembre de 2015

Jamie-rekin elkarrizketa

Surfa nire interesen barruan dagoen kirol bat da, eta horregatik Jamie O` Brien surfariaren eta nire arteko alegiazko elkarrizketa bat egin dut


Ni: Kaixo, Jamie gaur egungo surfari famatuenetariko bat zara eta ikusi dudanez, zure ospea YouTubetik dator. Azal diezadakezu nola izan daiteke hori?
- J.O.B.: Egun on Inazio. Egia esan, hasieran ospea surf txapelketetan lortu nuen eta geroago, YouTuben, "RedBull" katean ditugun bideoekin ospetsuagoa naiz.

Ni: Bigarrenik, nola lortu zenuen RedBullek zu babestea?
- J.O.B.: Denborarekin dena lor daiteke. Hasieran denbora pasa moduan hartzen duzun kirol baten modukoa zen surfa niretzat, baina, lehiaketa asko egin ondoren, surfa nire lana da. Lehiaketetan jende asko joaten da zu ikustera eta egiten duzuna gustatzen zaienean,gehiagotan etorriko direla esaten dizute. Hurrengo pausua telefono dei baten laburtzen da. Babesleak telefonoz deitu eta zurekin hitz egiten du.

Ni: Nolakoa da zure taldean duzuen erlazioa?
-J.O.B.: Egia esan, gure artean dugun erlazioa primerakoa da. Egun gehienak oso barregarriak dira eta taldeak asko laguntzek du. Horrela RedBullek asko laguntzen gaitu. 

Ni: Nola ezagutu zenuen "Poopies", taldean duzun lagun mina? 
-J.O.B.: Seanek (Poopies) etxe bat alokatu zidan Californian. Horren ondorioz lagun minak bihurtu ginen. "Poopies" ezagutu dudan pertsonarik zoroena da, dudarik gabe. Gaur egun lagunok hainbat gauza egiten dizkiogu berari, haserretzeko nahian, baina ezinezkoa da, egiten diogun guztia barregarria dela esaten baitu.

Ni: Zein da zuen funtzioa RedBullen Youtubeko katean?
-J.O.B.: Youtuben ditugun bideoak zerrenda baten antolatuta daude: "Who Is J.O.B?". Zerrenda horretan taldeak arrisku handiko ekintzak burutzen ditugu. Askotan lesionatzen gara, "Poopies" batez ere...(Barreak).

Ni: Nola laguntzen zaitue RedBullek?
-J.O.B.: Ez nago ziur, baina nik uste dut diru asko gastatzen dutela gurekin (barreak). Surfeko taulak haiek erosten dituzte, beste material guztia bezala. Hortaz aparte, etxe bat uzten digute taldeari eta soldata altu bat dugu.

Ni: Zein da izan duzuen abenturarik zoroena? 
-J.O.B.: Jawsen izan genuena seguruenik. Jawsen olatuak oso handiak dira. 10 metrotako olatuak egoten dira. Hainbat alditan joan gara olatuen bila leku horretara eta askotan min handia hartzen dugu taulatik erortzerakoan. Oroimenean dut egun horietako baten Poopiesek esan zuela inoiz ez zuela beldur handiagorik sentitu.

Ni: Zergatik jarraitzen duzue inguru honetan hainbat lesio eta istripu ondoren? 
-J.O.B.: Surfa bizimodu berezi bat da. Ezin dut beste ezerekin konparatu. Egia da hainbat alditan lesionaturik egon naizela, hala nola, iaz beso bat apurtu nuen eta denbora asko egon nintzen uretik kanpo, baina lesio bat igaro ondoren gogo handiagoarekin bueltatzen zara uretara. Hori da guri gertatzen zaiguna. Gainera, daramagun bizimoduarekin oso gustura gaude natura aprobetxatzeko modua delako.

Ni: Azken galdera. Zer gomendatuko zenieke gaur egungo surfariei? 
-J.O.B.: Gomendatuko nieken gauza bakarra sufaz gozatzea izango litzateke. Askotan lehiaketak soilik dituzte buruan eta kirolarek esanahia ahazten dute. Gozatzea da gauzarik garrantzitsuena.


viernes, 27 de noviembre de 2015

Tiki-Toki (IKT-ko lanen denbora lerroa)

"Tiki-Toki" web orrialdea denbora lerroak egiteko balio du (timeline). Guk lehen ebaluazioko lanak pixka bat azaldu ditugu, argazkiak erabiliz. Erabiltzeko erreza da eta informazioa antolatzeko aproposa da.

Tiki-Toki (nire denbora lerroa)

miércoles, 11 de noviembre de 2015

Nire prezia: Red Bull



Prezi honetan RedBull markari buruzko informazioa aurki dezakegu.
Hau da:
  • Red Bull markaren jatorria eta historia.
  • Surf arloan duen garrantzia babesle moduan eta kirola azaldu.
  • Aurreko puntuan egindako berdina aurkezpeneko beste kirolekin egin dut.
  • Azkenik, musika arloan egiten duena azaldu dut.

sábado, 17 de octubre de 2015

Enigmaren istorioa eta historia, asmakizun kritikoa


ZIFRATZEA, ANTZINAKO TEKNIKAK
Zifratzea antzinako gauza da, kristo jaio aurretik egiten baitzen, bi zifratze mota erabiltzen ziren: letrak beste letra batzuengatik aldatzea, eta testua desordenatua idaztea.Zifratze mota horiek gerratan erabiltzen ziren, eta erabilera asko zituzten.  Zifratzeak eskuz egiten ziren, “enigma” zifratze-makina sortu zen arte.


ENIGMA MAKINAREN INFORMAZIO OROKORRA
  Enigma zifratu errotatibazko lehen makina kriptografikoa da. Zifratzeko lehen makina, enigma salmentan jarri zen 1923an. Makina oso handia eta astuna zen eta idazteko makinaren antza zuen baina 50kg zituen. Geroago, Enigma B sortu zen forma berdinarekin, baina Enigma C eta D makinak konpaktuagoak ziren. Espainiako Gerra Zibilean erabili zen makina hauen bertsio bat. Eta baita Bigarren Mundu Gerran erabili zen. Bertan bere zifratzea hausnartu zen eta horren ondorioz garrantzi handia zuten mezuak aurkitu ziren, beraz, Naziek gerra galtzeko arrazoi handi bat izan zela uste da.



  

  ENIGMAREN ISTORIOA
  Enigma makinaren istorioan, teknologia, espiak eta bigarren mundu gerra azaltzen dira. Gizartearen bizitzak enigma makinaren menpean egon ziren, eta enigmak kriptografiaren garrantzia azaldu zuen lehen aldiz bigarren mundu gerran.
                                                        Irudiaren jatorria

Bibliografia:
http://users.telenet.be/d.rijmenants/historia_enigma.pdf


viernes, 16 de octubre de 2015

Gogokoenen tresna barra

Gogokoenen tresna barran estekak jartzeko egin behar dena oso erraza da. Nahi duzun web-orrialdera sartu eta eskumaldean dagoen izartxoari eman behar zaio eta "Listo" aukeran klick egin. Prozesu osoa:

1-Institutuaren web orria gogokoenen tresna barran jarriko dugu aurreko prozesuari jarraituz.
2*-Gure blogaren web orria gogokoenen tresna barran jarriko dugu.
3- Gure drive-ko unitatearen web orria gogokoenen tresna barran jarriko dugu.
4- Moodeleko web orria gogokoenen tresna barran jarriko dugu.

5-  Gure asignaturaren blogaren web orria gogokoenen tresna barran jarriko dugu.
*- Klasean esan zenuen bezala, gure bloga edo guk aukeratutako gaiarekin zerikusia duen webgune bat jar genezake. Beraz, blogaz aparte, bestea ere egin dut: 



Azkenean, lortzen dugun emaitza hau da: