Post honetan buru mapei buruz hitz egingo dut. Buru mapak egiteko tresna batzuk erabiliko ditut eta haien abantailak eta eragozpenak aipatuko ditut.
Buru-mapak ideiak, teoriak, kontzeptuak edo jarduerak azaltzeko eta argi izateko egiten ditugun diagramak dira. Ikasketetarako edo lanerako erabilgarriak diren tresnak dira informazioa antolatzeko modu egokienetako bat direlako. Hona hemen adibide bat:
Ikertu ditudan tresnak hauek dira: MindNode, XMind eta GoConqr. Hiru hauen abantailak eta eragozpenak zeintzuk diren azalduko ditut.
- MindNode: Tresna hau Mac Os sistema eragilearentzako eginda dago (beste sistema eragile bat erabiltzen dutenek ezin dute erabili) eta erabiltzeko, ordaindu beharra daukagu. Tresna honek iPad eta iPod erabiltzaileentzat bertsio bat du, deskargatu beharrekoa.
- XMind: Tresna honek abantaila handiak ditu enpresa bat dutenentzat, haientzako ordaindu beharreko bertsio berezi bat baitu tresna honek. Aurrekoarekin alderatuz, edozein sistema eragilearekin erabili daiteke. Beste abantaila garrantzitsu bat hizkuntza askoren artean zuk nahi duzuna aukera dezakezula da.
- GoConqr: Nire buru mapa egiteko aukeratu dudan tresna da. Hainbat hizkuntzen artean zuk nahi duzuna aukera ahal duzu, aurrekoaren moduan. Preziren antzekoa da eta beste pertsona batzuekin lanak egiteko taldeak egiteko aukera dauka.
Informazioaren jatorria (bibliografia): Zer dira buru mapak? eta Buru mapak egiteko tresnak.